XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Gutuna SUSTRAIAK

Giza jendeak zuhaitzen antza du.

Pertsona zaurituaren larrutik odola darion bezala zuhaitzen azaletik erortzen da erresina.

Eta guk ere sustraiak ditugu zuhaitzek bezala.

Igual irudituko zaizu ezetz, ez dugula sustrairik, inoren oin azpian halakorik ikusten ez delako. Baina baditugu.

Maitasuna ere ez da ikusten, gure sustraien antzera, eta nork esango dizu maitasunik ez dela.

Gure sustraiak, maitasuna bezala, inbisibleak dira, baina sustrai horiek lotzen gaituzte manera hestu batez lurrera, geure herrira.

Halabaina gure sustraiak ez dira zuhaitz sustraien gisakoak.

Zuhaitzen sustraiak tinkoak, gogorrak, zimurrak dira.

Gure sustraiak, berriz, inmaterialak, ibiltzeko ere badira.

Horixe dugu abantaila eta, gure sustraiok lepoan hartuaz gure herritik mundua korritzera abia gaitezke.

Giza jendea, sustrai eta guzi, zuhaitz bidaiariak gara.

Gure sustraiak, sorterrira lotzen gaituzten oroimena, pentsamendua, sendimenduak dira.

Hitz handien zaleek esan lezakete Aberria direla, (...).